XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kontakizuna
Gaueko bisita.

Ane hunkiturik zegoen: etxe berri bat zeukan lorategiko zuhaitzean eta aitak esan zion gau hartan bertan lo egin zezakeela Maria bere adiskidearekin.

Gaua beren etxetxoan pasatzeko beharko zutela uste zuten guztia hartu zuten (lo egiteko zakuak eta zer gehiago? Besterik zer beharko zutela uste duzu?).

Nahikoa denbora behar izan zuten gauzak bertara eramateko zeren eta sokazko eskala batetik gora igo behar bait zuten etxea zegoeneko tranpalera.

- Baina ilunpetan egongo gara esan zuen Mariak.

Ez dago argirik etxetxoan.

(Zer behar zuten? Igartzen al duzu?).

Bai Aneren aitak linterna bana eman zien.

Gogor lan egin ondoren, Ane eta Mariak askaria jan zuten.

Inoiz ez ziren joaten ohera hain goiz, baina gaur egon ezinik zeuden lotaratzeko ordua noiz etorriko.

Iluntzen hasi zuenean, bi neskatoak lorategira irten ziren eta eskalan gora igo ziren zuhaitzeko beren etxera.

Dena isil-isilik zegoen.

Piztu zituzten linternak, erantzi arropak eta beren lo-zakuetan sartu ziren.

Orduan aita eta ama igo ziren musu bana eman eta gabon esatera.

Ane eta Mariak itzali zituzten linternak eta berehala lokartu ziren.

Bapatean Ane esnatu egin zen: artean gaua zen, baina zerbait edo norbait mugitzen ari zen etxetxoan.

Dei egin zion Mariari eta biek entzun zuten alde batetik bestera lasterka zebilen izaki estrainio baten zarata.

- Beldurra dut esan zuen Mariak.

Anek ere bai, baina haztamuka bere linterna bilatu eta piztu egin zuen.

(Nor zela uste duzu gaueko bisitaria?).

- Begira, urtxintxa bat da.

Gure gaileta-apurrak jaten ari da esan zuen ahapean Anek.

Bai, bisitari estrainioa urtxintxa zen, tripa ongi betetzera etorria.

Gau hartatik aurrera sarritan egiten zien bisita urtxintxak berarentzat neskatoek uzten zituzten goxoki-hondarren bila.

Ariketak
Mailu kaltegabeak.

Sarritan haurrek iltzeak sartu nahi izaten dituzte egiazko mailua arriskurik gabe erabiltzeko gai izan aurretik.

Zuen semea haur horietakoa bada, benetako iltzeak eman eta zerbait biguna bertan josteko, baltsa-zura adibidez.

Puntarik gabeko zerbait eman diezaiokezue mailutzat eta astuna ere ez dadila izan, adibidez, plastiko trinkozkoa, hatzak jo gabe mailuketan ari izan dadin.

Beste etxe eta txabolak.

Modu askotara egin litezke etxetxoak haurrek bertan jolas egin dezaten.

Jostailuzko zaldi zahar bat maindirez estalia oso egokia izan liteke haur txikientzat.

Sukaldeko mahaitik manta bat eseki eta haurrentzako aterpe ezinobea bihurtzen da.

Beste aukera batzu dira altzari baten atzean zoko batean lekua uztea da edo, hobeto oraindik, jardinean kanpaina-denda bat jartzea.

Saski-Naski
Nola batzen diren gauzak.

Egin ostera bat etxean zehar haurrarekin eta begiratu zenbat gauza dauden atal elkartuz eginak.

Zertaz daude elkartuak?.

Zer tresna erabili dituzte elkartzeko?.

Baliteke haurrak zenbait adibide aztertu behar izatea ulertu aurretik.

Gauza
Zolako zurak
Atearen erroak
Katilu hautsia
Jantziak
Aulkia

Elkarbidea
Iltzeak
Torlojuak
Kola
Haria
Torlojuak

Erabilitako tresna
Mailua
Destorlojailua
Gure hatzak
Josteko makina
Destorlojailua
.